Euskal Herrian diren mendikateen artean, Aralarrek izan ditu ikerketa eta publikazio gehien. Telesforo Aranzadik, Joxe Miguel Barandiaranek eta Enrike Egurenek gaurdaino iraun duen ikerketa zientifikoa hasi zuten. Egiaz, Aranzadi Zientzia Elkartea Aralarko mendilerroan jaio zen eta lehen ikerketak bertan egin ziren.
Aralarko mendilerroaren webgune honetan, Aranzadiren Zientzia Elkarteak, teknologia berriek eskaintzen duten aukeraren bitartez, gizarteak eskatutako behar bati erantzun nahi dio. Elkarteko Artxibo Nagusian interes handiko materiala gordetzen da, batzuk oraindik ezezagunak. Horien artean, 1982. urtean Aranzadik egin zuen Aralarko lehen ordenazio Ikerketa. Hemendik aurrera, eta webgune honi esker, kontsultatu ahal izango da.
Aralarreko ingurune naturalaren kontserbazioa eta baliabideen aprobetxamenduan buru belarri dabil Aranzadi. Beharrezko baliabideak jartzea lehentasunezkoa dela dio gizarteak ahalik eta informazio zuzenena, eguneratuena eta egiazkoena jaso dezan. Baina, horrez gain, Aralarrera joaten diren eta bertan bizi diren herritar guztiak kontzientziatu eta sentsibilizatu beharra dago. Aranzadi Zientzia Elkartea lanean dabil 1947az geroztik, baina Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiaren alde egiteko beharrezkoa da informazioaren eta sentsibilizazioaren prozesuetan sakontzea, eta horretan ari da, ahalbide guztiak jarriz, Aranzadi Zientzia Elkartea.